Obra hori auzokoek lehenetsi zuten eta 2016-2019 aldirako Auzokide Planaren barruan dago. Proiektu horren bidez, 2. zenbakitik 16ra bitarteko espaloiak zabalduko dira, gutxienez 2 metroko zabalera lortzeraino. Horrez gain, dauden zerbitzuak eta kale-altxariak berriztatuko dituzte.
Halaber, Ramon y Cajal etorbideko atzeko aldean dauden trenbide-errailak eta bi tren-geltokiak kenduko dira 20 plaza izango dituen aparkaleku-gune berria egiteko. Horrek guztiak 2013an egin ziren 225 aparkalekuei jarraipena emango die eta, horrela, etorbide horren berrikuntza osoa amaitu ahal izango da. Urte hartan, Udalak, hain zuzen, 2,8 milioi euroko inbertsioa egin zuen.
Obren azalpena
Jarduketa-eremuan alde bi bereiz daitezke:
A) Alde batetik, Ramon y Cajal etorbideko 2. zenbakitik 16ra bitarteko obrak daude. 162 metroko luzeera du zati horrek. Orain dauden espaloiek 1,5 m baino gutxiagoko zabalera dute eta horregatik espaloiak zabalduko dira, gutxienez 2 metroko zabalera lortzeraino. Horretarako kalearen alde bietako aparkalekuak kenduko dira eta errei bakarreko galtzadak bere hartan jarraituko du. Horrez gain, dauden zerbitzu-sareak eta kale-altzariak berriztatuko dituzte.
B) Beste alde batetik, Ramon y Cajal etorbidearen atzeko aldea, Berrizbidetik Ugasko kalearen gaineko trenbidearen zubiraino legoke. Trenbide luzera tarte hori, gutxi gorabehera, 360 m-koa da eta gaur egun ez du erabilerarik. Trenbide-geltoki bi ere badaude hor, gaur egun erabiltzen ez dituztenak. Geltokiak eraitsi beharko dira aparkaleku berri bat egiteko. Buenavista kalea ere jarduketa-eremuaren barruan dago. Kale horretan aparkalekurako sarbidea hobetuko dute.
Ramon y Cajal etorbideko atzeko aldean dauden trenbide-errailak eta tren-geltoki biak kenduko dituzte aparkaleku-gune berria egiteko. Horrek lehenagoko fase batean alde horretan egindako aparkalekuari jarraipena emango dio. Gainera, aparkalekurako oinezkoen sarbidea izateko eskailera eta arrapala batzuk egingo dituzte zenbait lekutan. Argiteria ere berria izango da, baita euri-uren hustubideak ere.
Ramon y Cajal etorbideko lanek 10 hilabeteko iraupena izango dute eta 1,8 milioi euroko aurrekontua.
2016-2019 aldirako Auzokide Plana
Auzokide Plana herritarrek parte hartzeko udal tresna nagusietakoa da, izan ere, Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailaren jarduerarako funtsezko tresna osatzen du.
Aurrekontua Bilboko 8 barrutien artean banatuko da, barruti eta urte bakoitzeko 1,5 milioi euro bideratuta. 48 milioi euroko inbertsioa eragingo du lau urteko epean. Gainera, herritarrek nahiz eragile politiko eta sozialek Bilboko Barrutiko Kontseiluen bidez lehenetsitako obrak eta jarduerak burutuko dira.
Parte hartzeko bideak. Proposamenak eta iruzkinak
Auzokide Plana programa bizia da eta, auzoetako lehentasunak aldatu ahala, aldatzen joango da. Gainera, jarduera-esparru bakoitzaren helburuak adosten diren neurrian zehaztuko dituzte. Horregatik, parte hartzeko bideak prozesu osoan irekita egongo dira.
Barrutiko Kontseiluen bileretan parte hartzearen bidez
Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailari herritarrek iradokizunak egiteko dauden bideak.
• www.bilbao.eus udal webgunearen bitartez, "Zure Udalak aditzen dizu" Postontzian.
• 010 udal informazio-telefonoa.
• Zerbitzuaren helbide elektronikoa: auzokide@bilbao.eus
• Bilboko Udalaren erregistro bulegoak.
• Auzoko laguntzaileekin zuzenean harremanetan ipinita: 944203086.