Bitartekoak (objektuak, materialak, baliabideak...) gutxitzearen garrantzia azpimarratzeko, sormen dosi gutxi batzurekin bai berrarabilpenak bai birziklapenak eskaintzen dituen aukera ugariak konpartituko dituzte igandean ZAWP gunean.
Igandean, hilak 22, gutxitu, berrerabili eta birziklatu egiteko aukera izango da hortaz #RecreaBilbao egitasmoaren baitan 11:00-15:00 bitartean.
Antolatutako jardunaldien artean daude, besteak beste, azoka, umeentzako tailerrak eta nagusientzako tailerrak.
Sorkuntza birziklapenean jarduten duten lagunen lana ezagutzeko aukera emango du azokak. Tailerrek, berriz, erabilpenik ez duten materialekin hainbat objektu sortzen ikasteko aukera. Eta Trucarec proiektuko lagunei esker, erabiltzen ez den arroparekin diseinu berriak egiteko aukera izango da.