Ezbeharra gertatu eta berehala anbulantzia deitu dute. Hasiera batean Osakidetzako bat hurbildu bada ere, jarraian zainketa bereziko anbulantzia gerturatu da Done Petrira.
Hildakoa oso pertsona ezaguna da Deustun, Gallastegi tabernako jabeetako bat, Arantza. Gallastegi tabernak 1935ean ireki zizkion ateak Deustuko auzoari eta Arantza 3. belaunaldikoa zen.
Albistearen berri jakitean, eta pertsona ezaguna izanda Deustuan, jendetza hurbildu da lekura, baita Aburto alkatea ere.