Aratusteak 2017

Badatoz Deustuko inauteriak

uriola.eus 2017ko urt. 30a, 08:00

40 urte beteko dira aurten Deustuko inauteriak ospatzen hasi zirenetik.  Gauzak horrela, otsailaren 17tik 19ra bitartean, hiru eguneko egitarau zabala prestatu dute auzoa jai giroan murgiltzeko. Herritarrei mozorroak jantzi eta plazara ateratzeko deia luzatu diete. 

Egitaraua

Otsailak 17, ostirala

- 20:30. 40. Gaua! Mozorratzeko gaia: 40. urteurrena. Elektrotxaranga, luntxa eta karaokea egongo dira.

Otsailak 18, larunbata

- 12:00. Umeentzako tailerrak eta puzgarriak.

- 15:00. Herri bazkaria + bazkalosteko kafea.

- 20:30. Erromeria.

- 22:00. Kontzertua: Garilak 26.

Otsailak 19, igandea

- 12:00. Inauterietako desfile nagusia. Izen ematea 11:30ean San Felizisimon.

- 15:00. BBQ, Deustuko Gazte Asanbladaren eskutik.