2017/02/21 19:00
Urbiatik Uribe Kostara artzainek artaldearekin neguan egiten zuten bidaia erakusten digu Akabuko martxea dokumentalak, Aitor Gisasolak eta Fredi Paiak zuzendua. Transhumantziaren ohitura gogora ekarriz eta bidean egiten ziren hartu-emonak erakutsiz ondu dute dokumental hau algortarrek, Deustuko Gazte Lokalean aurkeztuko digutena. Galduta dagoen mundu baten testigantza da Akabuko martxea, inor indiferente uzten ez duena. Zuzendariak: Aitor Gisasola eta Fredi Paia. Iraupena: 60 minutu. *Deustuko Gazte Asanbladarekin antolatua.