Aratusteak 2017

Zirkulazio aldaketak Deustun eta San Inazion aratusteen ondorioz

uriola.eus 2017ko ots. 17a, 09:30

Udalak jakitera eman duenez, larunbatean trafikoa etengo dute San Inazion eta igandean Deustuan, aratusteen desfilea dela eta.

Larunbatean, otsailak 18, 12:30etatik 13:30etara bitartean, gutxi gorabehera, San Ignazioko 2017ko aratusteetako desfilea deta eta, Catalunya kalea, Agirre Lehendakariaren etorbidea, Gregorio Balparda kalea, Baztan Haranaren plaza eta Levante plaza inguruetan trafikoa etengo dute. Era berean, Bilbobus zerbitzuaren ibilbidea aldatuko dute eraginpeko aldean.

Bestalde, igandean, otsailak 19, 11:30etatik 14:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa etengo dute Madariaga etorbidean, Julio Urkijo eta Rafaela Ybarra kaleen artean. Aratusteetako desfileak ibilbidean aurrera egin ahala, antolatzaileek ibilgailuak pasatzen eta garajeetako sarrera-irteerak egiten utziko dute.