Energia trantsizioa eta demokrazia hizpide Sarrikon martxoaren 30 eta 31n

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko mar. 28a, 12:11

TRADENER taldeak Energia trantsizioa eta demokrazia - Hemen eta Hegoaldean mintegia antolatu du martxoaren 30 eta 31rako, EHUren Sarrikoko eskolan dagoen Europa Etxean, Bilbon. Ekologistak Martxaneko, Mugarik Gabeko Ingeniaritzako eta EHUko hainbat ikertzaile eta ekintzailek osatzen dute TRADENER.

Energi trantsizio demokratikoari dagozkion hainbat gai jorratzeko asmoa dute: enpresa transnazionalen erantzukizuna, justizia klimatikoa, pobrezia energetikoa, energiaren kudeaketa publikoa eta ekintzaileen aurkako errepresioa, besteak beste. Gai guztiak Ipar-Hego arrakala eta genero desberdintasuna kontuan izanda aztertuko dituzte.

“Eztabaida egungo baliabideen murrizketaren eta eraso transnazionalaren testuinguruan kokatuko dugu”, adierazi dute antolatzaileek. Bertoko eta kanpoko adituak gonbidatu dituzte horretarako, besteak beste Uruguai, Katalunia, Galizia eta Portugalgoak.

Martxoaren 30ean arratsaldez egingo dizuet saioak eta martxoaren 31n goizez. Bigarren egunean ordubeteko etena egingo dute 11:00ak aldera, Iberdrolaren Akziodunen Batzarraren aurreko manifestazioan parte hartzeko. Hona hemen egitaraua osorik.   

tradener.wordpress.com

www.ekologistakmartxan.org