Hemen da Arangoitiko Euskal Jaia

prestaldizkaria 2017ko mai. 12a, 07:00

Igandera arte, Euskal Jaia ospatuko dute arangoitiarrek, 13. jaialdia. Auzoko taldeek parte hartzen eta laguntzen dute antolaketan, merkatarien laguntzarekin eta Bilboko Udalaren babesarekin. Irauten duen astean euskara ohi baino gehiago erabiltzen eta entzuten da Arangoitin, baita normalean entzuten ez den lekuetan ere, eta hori  “pozgarria eta beharrezkoa” da antolatzaileentzat.  

Berrikuntzak gaur, ostirala iritsiko dira Euskal Jaira. Eskolako umeek eurek idatzitako mezuak eta margotutako irudiak aireratuko dituzte puxikei lotuta. Helbidea erantsiko dute, mezua aurkitzen dutenek erantzun dezaten. Eskolako horma bat margotzeko asmoa ere badute arangoitiarrek. 

Bihar, maiatzak 13 potoloa, “egun potoloa”. Umeen jolasak, Ondalan erraldoien konpartsa, puzgarriak, euskal dantzak, herri-bazkaria (paella eta oilasko goxoa), mus txapelketa, umeentzako berbena, kantu kalejira eta eguna punk-rock klasikoarekin amaitzeko Orkrestaren kalejira. 

Igandean, maiatzak 14, berriz, herri kirolak, bertsolariak eta azoka izango dira parkinean.