Hamar egunez, maiatzaren 18tik 28ra, Deustuko 19 tabernek "proposamen ezberdin" bana eskainiko dute. "Goi mailako pintxo" bana, hain zuzen ere, Deusto Bizirik merkatarien elkartearen arabera. Pintxoa "dagokion ardoarekin" batera zerbitzatuko dute 2,50 eurotan.
Uztartzearen gastronomia ibilbidea egitasmoko tabernetan kartila bat eskuratu ahalko dute pintxozaleek. Egitasmoak iraungo duen 10 eguneko epean 19 tabernetako pintxoak janez kartila zigiluz betetzen dutenek hainbat sariren zozketan parte hartuko dute.