Urtean 350 tona elikagai banatzen dituzte gutxi gorabehera San Felicismo parrokiako lokatean. Guztira, 32 bat lagun dira lanean jarduten dutenak 370-400 bat familiari laguntzen.
Elikagaiak ez ezik bestelako baliabideak, informazioa eta aholku zerbitzua ere ematen dute.
“Trukean ez ordainik ez osperik jasotzeko ardura gabe, gainerako pertsonei laguntzen ahalegin berezia egiten duten pertsona eta taldeak saritzea” du xede Pertsona Isila izeneko aitortzak.
La Gota de Leche elkarteak behartsuentzako elikagaiak eman ohi ditu sari gisa.