Deustuko gazte ezberdinak batzeko espazioa

prestaldizkaria 2017ko mai. 23a, 08:30

Argazkia: Laura Freijo

Deustuko eta inguruko “gazte ezberdinak batzeko espazioa” izan nahi du ekainaren 10eko Gazte Egunak, azken urteotako data gordez. Besteak beste, “instituzioetatik kanpo sortzen diren herri ekimen eta autogesioan oinarri duten ereduak lantzeko”, eta horrela pentsatzen dutenei espazioa eskaintzeko eta inguruko lagunei ezagutzera emateko.

Deustuko gazteek zein hainbat gazte eragileetako ordezkarik antolatzen dute Deustuko eta inguruko gazte orori begira, alegia, “Udaletik haratago doazen espazioen eta aisialdi alternatiboaren beharra duten horientzat”. Egun osoko egitaraua antolatu dute, “aisialdiaz gozatzeko helburu” duena.

Aurten gainera, “hainbat konpromiso” hartzeko apostua egin dute gazteek: “Bazkaria, adibidez, bertako produktu ekologikoekin prestatuko dugu; emakumezkoen musika taldeak bermatu nahi dira; eta berrerabiltzeko platerak ateratzeko bidean gaude Deustuko gainontzeko eragileek erabil ditzaten”. 

 

Bazkari bonoa salgai

Salgai daude jada Gazte Eguneko bazkariko bonoak Deustuko Herriko tabernan, La Logia tabernan, La Union tabernan eta Bidegorri taberna 7 eurotan. Aipatu moduan, bertako produktu ekologikoekin egindako bazkaria izango da (begeta). Bazkaltiarrek oparia jasoko dute: bisera bana. 

 

Deustuko Gazte Eguna 2017 - Egitaraua

10:00 Batukada zaratatsua. Geustuko Gazte Eguna hastear dagoela 4 haizetara Deustuko kaleetan zehar aldarrikatzeko.

10:30 Gosari akustikoa, Lorelei Greenen eskutik eta doako gosariarekin, Txori Dendan.

12:00 Zunba, Done Petri plazan.

13:00 Herri olinpiadak, Done Petri plazan.

14:30 Bazkaria, bertoko produktu ekologikoekin, Done Petri plazan.

15:30 Deustuko eragileen ekimena.

16:30 Frontenis txapelketako finala, Iharra frontoian.

17:30 Elektrotxaranga, fritanga elektrotxarangaren eskutik, Deustutik zehar.

19:30 Kontzertuak, Gazte Lokalean: Zarzaparrilla + El Club de lxs Locxs - Zoroen Kluba

20:00 Bokatak

 

facebook.com/DeustukoGazteAsanblada