Ibarrekolanda parrandaz gainezka ibiliko da asteburuan

uriola.eus 2017ko eka. 2a, 09:36

Argazkia: Ibarrekolandako Jai Batzordea

Bigarren asteburu hau egitarau ezin emankorragoarekin dator, auzoko jaien azken txanpa izango dena. Dj festa, mozorro eguna eta beste hainbat jarduera antolatu du auzoko jai batzordeak arbolaganaren seme-alaben gozamenerako.

Ibarretukadarekin helduko diote jaiek asteburuari eta gauean Oihan Vega Djak girotuko du parranda. Larunbatean mozorro eguna ospatuko dute, eta ondo ospatu ere, jai gunean atonduko duten Photocallean argazkia egin nahi duen guztiak egin ahalko baitu desfilea baino lehen motorrak berotzen hasteko. Gauean baratxuri-salda solidarioa antolatuko dute eta bildutako dirua Grezian errefuxiatuekin lanean diharduen kanpalekuari babesa emateko bideratuko da. Igandean paella lehiaketari bidea emango diote eta arratsaldea Ohian Vegak alaituko du diskofestarekin. 

 

Egitaraua

Ekainak 2, ostirala

20:00 Ibarretukada

21:00 XVIII. Goitibera jaitsiera

22:30 DJ Oihan Vega

 

Ekainak 3, larunbata

12:00 Goi-herri euskal dantzak

12:00-14:00 Javi Alonsorekin erakusketa

13:30 Umeentzako aparra jaia

17:00 Mus lehiaketa

18:00 Mozorroen arratsalde-gaua

19:00 Mozorro desfilea jai gunean

20:00 Kantu potea

22:30 Berbena Lisker taldearen eskutik

03:00 Baratxuri-salda solidarioa

 

Ekainak 4, igandea

09:00 XIX. Paella lehiaketa

10:00 Txistulariekin kalejira

12:00 Euskal dantzak Bihotz Alai taldearekin

12:00 Burbuila erraldoiak

15:00 Bazkari herrikoia

16:00 Bazkalondoa eta betiko abestiak

17:00 Oihan Vegak girotutako sari banaketak

17:30 Diskofesta Oihan Vegarekin

18:30 Jaien amaiera