Berbalari biek Italian ikasi dute aurten, Bego Trenton eta Laura Erroman, eta herri honen gaineko ikuspegi poliedrikoa eskainiko digute, bata Alpeetatik eta bestea kapitaletik. Bidaia Kontaketen seigarren edizio honetan estreinakoz mahai-inguru batean bidaiatuko dugu.
Datorren asteartean, ekainaren 6a, Amaia Mintegiren txanda izango da. Deustuko gazteak Greziarako karabanan parte hartu zuen 2016ko uztailean, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak beste elkarteekin batera errefuxiatuen egoera salatzeko bidaian. Amaia kazetari joan zen eta bidaia horretatik Euskal Herrian zehar ibili den izen bereko dokumentala eta argazki erreportajea egin zuen. Greziara bueltatu zen geroxeago eta Zaporeak proiektuaren bidez Chios irlako Souda kanpalekuan janaria sukaldatzen eta banatzen aritu zen.
Zikloa bukatzeko, ekainaren 9an Iñigo Callejak Bulgariako bitxikeriak ekarriko dizkigu Müllereneara. Ibarrekolandako gaztea Sofian lanean ibili da oraintsu arte, zinema estudio batean hain zuzen ere, eta Bulgariako kapitalaren bizimodua eta herrian zehar egin dituen bidaiak berbagai izango ditu.
Berbaldi guztiak 19:30ean izango dira Müllerenean. Esan gabe doa sarrera librea dela eta hizlariekin berba egiteko aukera egongo dela. Beraz, gorde egunak agendan, hartu maleta eta erdu gurekin munduari beste bat ematen!
Labur labur
Ekainaren 2an 19’30ean: Italia (Bego Altuna eta Laura Freijo) Müllerenean (Ramon y Cajal 42).
Ekainaren 6an 19’30ean: Greziarako karabana eta Chios irla (Amaia Mintegi) Müllerenean.
Ekainaren 9an 19’30ean: Bulgaria 6 hilabetez (Iñigo Calleja) Müllerenean.