Gaur estreinatuko da 20:00etan Ramper monologoa Deustuibarreko Pabellon 6an. Antzezlanak, Ramon Alvarez pailazoari omenaldi bat egin nahi dio, ikuskizun eta umorearen figura garrantzitsuari. Horretarako, bai Ramper eta bai pailazoa interpretatzen zuen aktorea berpiztuko dituzte gaur eskainiko duten monologoan. 2015ean Cafe Bar Bilbaoko gidoi laburren saria irabazi zuen Imanol Ituiñoren testuan oinarrituta dago antzezlana eta Juan Paños aktoreak oholtzara eramango du pailazoaren papera. Ramper eta Ramon orainaldian aurkitzen dira, antzoki baten, haien istorioa entzun nahi duen norbaiten bila. Erronka handia izango da, bada, 50 urte baino gehiago hilik eman dute.
Benetako pailazoanpertsonaian oinarrituta
Ramper 20 eta 50. hamarkada bitartean Espainiak izan zuen pailazorik ezagunena izan zen. Guda zibilean gehien kobratzen zuen artista izan zen. Horren famatua zen bere aurpegia zuten jostailuak saltzen zituztela, bere izena zeramatzaten anis eta coñaca eta marrazki bizidun bat eta guzti zeukan 1947an. Bando errepublikarraren eta nazionalen aurkako bromak egiten zituela esaten da, eta honen ondorioz, batzuk diote gau bat baino gehiago kartzelan pasatu zuela. Haatik, garaiko beste hainbat artista bezala txiro hil zen.
Informazio gehiago hemen: www.pabellon6.org/event/ramper/2017-05-16/