Hemen dira Deustuko Erriberako jaiak

uriola.eus 2017ko eka. 30a, 10:00

Lau eguneko egitarau oparoa prestatu ditu Jai Batzordeak uharte bihurtuko duten auzoa dantzan ipintzeko. Lehiaketak, kukaña, kale-animazioa, dantzak, hitzordu gastronomikoak eta beste hainbat ekimen antolatu dituzte aurten.

Igandera arte ospatuko ditu Deustuko Erriberak auzoko jaiak. Jai Batzordeak adin guztietako auzokideei bideratutako egitarau zabala eta anitza prestatu du datozen lau egunetarako. Lehiaketak, herri bazkaria, urteroko kukaña, kale-animazioa, txapelketak eta askotariko ekimenak izango dira aurten.

 

Egitaraua

Ekainak 29, osteguna

18:00 Kalejira Deustuko txistulariekin eta erraldoiekin

19:30 Txupinazoa

20:00 Ikurrinaren igoera eta Txitxardinen aurkezpena

20:30 Futbito txapelketako finalerdiak

21:00 Batukada Zo-Zongo

23:00 Dj Putxojenza

 

Ekainak 30, ostirala

17:30 Ginkana herrikoia

19:00 Erromeria Bihotz-Alairen eskutik

20:00 Megatrikipoteoa animazioarekin

20:15 Futbito txapelketako finalerdiak

20:30 Auzoko nagusientzako luntxa

21:30 Sahieski jana 

23:00 Gau-jaia Izerdi Gorria taldearen eskutik

 

Uztailak 1, larunbata

08:00 Arrantza txapelketa

11:30 Kalejira bainujantziarekin Kun-Kun Batukada

12:00 Kukaña

12:30 X.Paella txapelketa

13:00 Sardinada Mundiala

13:30 Kamiseta tailerra

15:00 Paellen aurkezpena eta epaimahaiaren epaia

17:00 XVL. Igel txapelketa

18:00 Zumba Master Class

19:00 Bitsa festa

19:15 Futbito: 3. eta 4. postuak

19:30 Aldats Elektrotxaranga

20:30 Futbito txapelketako Final Handia

21:00 Txorizada ikusgarria

21:30 Dantza karibear tailerra

22:15 Igel eta futbito txapelketako sari banaketa

22:30 Gau tropikala mozorroekin

Kontzertuak: Havana 537, Radio Revolucion eta Dj Budy

 

Uztailak 2, igandea

Artisau azoka egun osoan

11:00 Kalejira Bihotz-Alaiko txistulari eta gaiteroekin

12:00 Meza nagusia auzoko hildakoen omenez

13:00 Bihotz-Alai eta Mikeldi dantza taldeen ekitaldia

13:30 Kalejira Deustuko Fandarrearen eskutik

15:00 Herri Bazkaria

16:30 Mus txapelketa arina

17:00 Tombola 0.0 antzezlana Hortzmuga antzokian

19:00 Sevillana klasea Luna Flamenca taldeen eskutik

20:00 Pahino musika ikuskizuna

21:30 Txokolatada herrikoia

23:00 Zozketa banaketa, Txitxardini agurra eta jaien amaiera