Belako taldeak Over the Edge bideoklip berria kaleratu zuen atzo. Lan berriak Deustuko Erriberako zenbait txoko erakusten ditu eta genero indarkeria salatzen du.
Bideoklipak protagonista duen neskak gatibu zuten lantegitik indarkeria pairatu ostean alde egitea lortzen du. Hilotzak estaltzen dituzten aluminiozko oihal urre eta zilar koloredunarekin eta aurpegia odolez beteta, Deustuibarreko pasealekutik ibiltzen da, Zorrotza atzean duelarik, eta Frank Geri zubia zeharkatzen du. Metamorfosi prozesu baten ostean, eta neska aluminiozko oihalarekin egindako kirol-jertsea jantzita duela, ihes egitea lortu zuen lantegira bueltatzen da, gainontzeko neskak askatzeko.
Giran
Belako Euskal Herriko musika eszenako talde indartsuenetako bat da. Udan bere gira jarraituko du eta ondoren, Render me numb, trivial violence lana argitaratuko duela iragarri du.
Hurrengo kontzertuak:
08/07/17 MADRIL Mad Cool
13/07/17 BENICASSIM FIB
22/07/17 EZCARAY Ezcaray Fest
05/08/17 SANTANDER Santander Festival
25/09/17 MOSKU Keep Secret Festival
28/09/17 TOKIO Three Club
21/10/17 LOS ANGELES tbc
28/10/17 SAN CRISTOBAL Teatro Municipal
11/11/17 MEXIKO DF Santo Domingo
16/11/17 PARIS Badaboum
21/11/17 MUNICH Cord Club
22/11717 BERLIN Bussy Club
24/11/17 HAMBURGO Pooca Bar
25/11/17 FRANKFURT 11er
26/11/17 DUSSELDORF The Tube
27/11/17 AMSTERDAM tbc
29/11/17 LONDRES Hoxton Square
01/12/17 EDIMBURGO The Mash House