Eskari-eskaintza legea ote?

Erabiltzailearen aurpegia Berta Alcalde Arrizabalaga 2017ko uzt. 14a, 11:14
Argazkia: pixabay.com

Udako festibalek askorako ematen dutela aurretik aipatu dut batean ala bitan. Gaur, ARF eta Resurrection Fest musika-jaialdietatik pasa ostean egindako gogoetatxo bat dakart geurera.

Ekonomiari buruz ez daukat idea putarik ere, hortik has gaitezen. Hortaz, artilukuaren izenburua ez izan oso kontuan kontatuko ditudanak irakurri bitartean. Hala ere, kontzeptua azaltzea ez legoke gaizki, nire buruan metatu ditudan esatekoak ulertzen lagundu dezakeelakoan bainago, baina ez naiz ekonomialaria, eta nire logikatik arituko naiz. (DISCLAIMER MOMENT esango ditudan txorrada guztiak justifikatzeko).

Bale, orain nire teoria azalduko dut, ekonomiari kriston zartakoak eman barik, espero. Logikak dio produktu baten eskaintza handia baldin badago, eskari handi bati erantzuteko izango dela, bestela, produktuaren eskaria ezin izango da ase eta kontsumitzaileak kexatu egingo direla, ezta? Bestetik, produktu baten eskari txikia baldin badago, eskaintzak behera egingo du, ekoizleak ez direlako lerdoak eta badakitelako zer komeni zaien (o sea, pringao batzuk ere ez direla izango). Honaino dena ondo.

Orain, aplika dezagun txorrada itzel hori MUSIKA-TALDEEN MERCHANDISINGera: logikak dio eskaintza baldin badago, eskaria areagotu egingo dela (eta hau gertatzen da betiko rock-taldeen kamisetekin: IRON MAIDEN, Metallica, Guns'n'Roses, AC/DC, etab.); gero, festibal jakin batzuetako entzuleak kontuan izanda, talde ezezagunagoen kamisetak, jertseak eta gainerakoak aurkitzeko aukera izango dugu; eta azkenik, oso gutxitan eskatzen diren produktuak; hots, emakumeen kamisetak.

Bai, horixe, hori guztia idatzi dut nire kexa lau haizeetara zabaltzeko: hainbat jaialditan egon ostean esan dezaket emakumeentzako merchandisinga ez dela ia inon ageri. Ilustratzeko, adibide pare bat:

Bi egoera hauek dira normalenak halako festibaletan:

A egoera: gogoko duzun taldearen kamiseta erosi nahi duzu. Fruit of the loom gaizki inprimatutako eta kolore beltzingo-grisdun kutrekamiseta izango da (baina hori ohikoa da) eta stand-ean lanean ari den pertsonarengana hurreratu eta emakumeentzako kamisetarik duten galdetzen duzunean, "talla única" direla esango dizute. KAR, KAR, KAR! Ez zara urrutira joan behar jakiteko emakume eta gizonen gorpuzkera ezberdinak direla, txo! Joan Inditex etxeko dendetara, mangatu kamiseta bat, kopiatu patroia eta voilà!

B egoera: gogoko duzun taldearen kamiseta erosi nahi duzu. Stand-era hurbildu zara, emakumeentzako zerbait dutela dirudielako... Baietz, badagoela halako zerbait, eta zer aurkituko duzu? BI talde klasikoren (eta nahiko flojoak, portzierto) kamisetak, bata zuria eta morea (beltza ez omen da nesken kolorea), eta transparentziaz betetako gaizki inprimatutako kutrekamiseta bat.

ONDORIOZ: emakumeoi ez zaigu metala edo rocka gustatzen... eta zerbait jantzi behar badugu, gizonen kamisetaren bat izango da EDO talde BAKAR BATEN edo BIREN kamiseta koloretsu edo seudopornografiko bat (bueno, igual lau edo bost izango ziren, baina listo).

Alde batetik ez nago ados emakumearen objetifikazio horrekin. Egia da tradizioz emakume(-musikari) metaleroak beti izan direla industria diskografiko baten eskaintza (valga la redundancia) entzuleengan eragiteko, eta horietako batzuk musikalki balioetsi baditugu ere, fisikoari oraindik ere izugarrizko garrantzia ematen diogula (hainbat adibide ematearren: Arch Enemy, Warlock, Vixen, Lita Ford, Nightwisheko Tarja Turnen, etab.). Hala ere, emakumea izanik, beldur naiz ea ez naizen neure tranpan eroriko, emakume abeslariak edo partaideak dituzten talde gutxi jarraitzen baititut (tradizioz, klasikoak gogoko ditut, eta euren garaiko emakume gutxi ezagutzen ditut).

Bestetik, ulertzen dut eskaintza-eskariaren legeak duen eragina: metalean emakume gutxi gara eta "eskerrak" lau talde klasikoren kamisetak emakumeen patroiekin ekoiztu diren. Bai, eskerrak... (ironia mode ON). Eskariak gora egin ezean, gizonen kamisetak erosten jarraitzen badugu, ez gara inoiz merkatuko target izango, bale. Eta zer egin behar dut nik, konformatu??

Jakina, badira online dendak, merchandisinga emakumeentzako sortzen dutenak... baina askoz garestiagoak dira, eta askotan gizonen kamisetetako diseinuak baino askoz sinpleagoak, eskasagoak edota ñoñoagoak izaten dira.

Buruari bueltaka ibili naiz, eta baditut hainbat negozio proposamen, ea norbaitek jazo eta zerbait egiten duen horiek bultzatzeko. Hona hemen FESTIBALETAN BEHAR DIRENAK:

1- Barruko-arropen makina automatikoak: mozkorren ostean ez dakizue zenbat galtzontzilo, kaltzerdi eta halako galtzen diren...

2- Dirua ateratzeko kutxazain automatiko independenteak: ez, oraindik ez dira jaialdi guztietara ailegatu.

3- Food truck-ak barik, estanko truck-ak: ez, oraindik ez dira asmatu, eta jendeak garagardoarekin erretzeko gogo itzelak izaten ditu.

4- Nahi ditugun diseinu MODERNO, ERAKARGARRI eta ASKOTARIKOAK dituzten kamisetak unean-unean inprimatzeko gailuak (emakume nahiz gizonen patroiekin, jakina): horrela, jada ekoiztutako produktuak ez dira saldu beharko, eta FESTIBALETAKO ASKOTARIKO ESKARIA benetan aseko duen eskaintza sortuko da.

Ez dakit inor jakinminez utziko nuen, baina egia esango dizuet: EZ, ez dut kamisetarik erosi (eta ditudan apurrak emakumeentzako patroietan inprimatutakoak dira). EZ, ez dut gizonen "talla única" delakorik erosiko. Nik neu target nauen norbaiten produktua nahi dut.

Ale, eta barrenak hustu ostean, uda ona izan! Irailetik aurrera hemen izango naiz berriro... ea ordura arte komentatzeko moduko zerbait gertatzen zaidan (musikalki, jakina).