Irailaren 19an '11 egun euskaraz' aurkeztuko dugu Müllerenean

Uda hasi aurretik iragarri bezala, Deustualdeko euskaldunak aktibatzeko proposamena abiatuko dugu udagoienean: 11 egun euskaraz. Proposamenaren xehetasunak irailaren 19an 19:00etan aurkeztuko ditugu Müllerenean, beraz gorde eguna eta zure ekarpenak!

Hasieran batean 72 ordu euskaraz ekimena antolatzeko asmoa geneukan eta izen horrekin zabaldu genuen, baina Euskaltzaleen Topaguneak Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz 2018ko antolatuko duen ekimenaren berri izan genuenetik, iraupen bereko ekimena antolatzea erabaki genuen. Horiek horrela, datorren urteko aktibatze kanpainaren datak aukeratu genituen eta, horren ondorioz, izena aldatu ere bai, 72 ordu euskaraz 11 EGUN EUSKARAZ bilakatuz.

Albiste originala: berbaizu.eus