Deustuko VII. Pintxo Lehiaketak iraun bitartean (irailak 21-urriak 8) Bordatxo jatetxean Bokata izeneko pintxoak dastatzeko aukera izango da. Pintxo beroak dira. Eskatu ahala prestatzen direnak. Bizkor. Horixe da berezitasun nagusiena. Ogi kurruskari eta epela, alde batetik, eta, bestetik, barruko osagaien nahasketa.
Lehiaketara aurkeztutako pintxoak “konbinazio klasikoa” dauka: hirugiharra, ahuntz gazta urtua eta ziape saltsa. Txapelketatik kanpo, barran, bestelako Bokatak aurkituko ditu bezeroek, besteak beste, begetalak.