Gaur goizeko 9:30 zirenean zorabiatu eta lurrera jausi da adineko gizon bat Deustuko metro geltokian. Larrialdietako zerbitzuak gizona berpizten ahalegindu badira ere, bertan hil da, hipotesi guztien arabera, bihotzekoak jota.
11:00etan, berriz, metroak emakume bat harrapatu du Areetako geltokitik pasatzean. Bere buruaz beste egin duela jakinarazi dute Ertzaintzako iturriek.
Metro zerbitzua eten ez bada ere, atzerapenak izan dira goizean zehar ezbeharrok eraginda.