San Martin ospakizuna Deustun

prestaldizkaria 2017ko aza. 8a, 09:13

Azaroaren 12an, igandean, San Martin eguna ospatuko dute Deustun, urtero legez.

San Pedro plazan jan-edanera eta dantzara elkartuko dira deustuarrak igandean 13:00etan. Txorizo eta odoloste goxoa dastatzeko eta gorputza mugitzeko aukera izango dute beratara hurbiltzen direnek.

San Martin egunean ohitura dute deustuarrek erromeria antolatzeko. Goiko Alde kultur elkartea, Mikeldi dantzari taldea, Ondalan erraldoien konpartsa eta Bihotz Alai folklore taldea dira usadio honi eusteko lanean diharduten eragileak.