Kantubira ostiralean Deustun zehar

Erabiltzailearen aurpegia Berbaizu Euskara Elkartea 2017ko aza. 9a, 08:58

Euskal kantu zahar eta berriak, txistuen doinuak lagunduta, kantatzeko aukera izango da ostiral arratsaldean Deustun. 

19:30ean San Pedro plazatik abiatuko dira Kantubirako lagunak. Deustun zehar ibiliko dira kalez kale.

Deustuko Tanborileroak, Bihotz Alai folklore taldea eta Berbaizu euskara elkarteak antolatutako egitasmoa da.