'Denak Pariserat' ekimena aurkeztuko dute Deustun

prestaldizkaria 2017ko aza. 28a, 08:34
Plaza Barrian egindako Denak Pariserat ekimenaren aurkezpena

Bideo eta solasaldiaren bitartez aurkeztuko dute gaur Deustun, Mullerenean, Bakearen Artisauak eta Foro Sozialak, besteak beste, abenduaren 9an Parisen antolatutako mobilizazioa. 

Bake prozesua indartzeko martxan dagoen Foro Sozialak, Bakearen Artisauak lantaldearekin eta beste eragile batzurekin batera, Denak Pariserat ekimenean parte hartzeko deia zabaldu du. Orain presoak lelopean euskal herritarrak mobilizatzera deitu dituzte abenduaren 9an, Parisen egitekoa den manifestazio handian. 

“Abenduaren 9koa ez da beste manifestazio bat izango, Parisen espetxe politika aldarazi dezakeena baizik”. Izan ere, antolatzaileen esanetan, “guztiz garrantzitsua den ekinbidea da, babestu beharrekoa”. Parisek har ditzakeen erabakiak Madrilen ere eragina izango dutelako. 

Bilbotik Parisera joateko bi aukera eskaini dituzte, trena eta autobusa. Ekitaldiko antolatzaileek, ahal den neurrian autobusa hartzeko eskatu dute. Horrela, zailtasun gehiago duten pertsonak trena har dezakete, bertako eseri lekuak mugatuak direlako. Horregatik jendea autobusean joateko proposamena zabaldu dute.

 

Deustun aurkezpena

Denak Pariserat ekimenaren aurkezpena Deustun, Mullerenean (Ramon y Cajal 42) 19:30ean izango da. 

 

Larunbatean, bizikleta martxa

Arriaga plazatik irtengo da larunbatean, abenduak 2, eguerdian bizikleta martxa, Orain presoak. Denak Pariserat lelopean. Sare herri dinamikak antolatu du Bilboko kale nagusiak zeharkatuko dituen ekimena.