Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi Deustuko udaltegian

uriola.eus 2017ko abe. 4a, 09:22

Kultur Gabonak ekimenaren barnean, gaur, Deustuko udaltegian, bertso-saio literarioa antolatu dute. Hiru bertsolariekin batera, Danele Sarriugarte idazlea egongo da.

Bilboko Udalak antolatzen duen Kultur Gabonak ekimenak, Bilboko auzoetako udaltegietan, haibat ekintza prestatu ditu. Azaroaren 29tik urtarrilaren 5era arte, udaltegiak, ekitaldiz, kontzertuz, magoen erakustaldiz eta antzerki obrez beteta egongo dira.

Ekintza horien artean nabarmendu behar da, gaur, Deustuko udaltegian, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi bestsolariak egingo duten bertso-saio literarioa. Beraiekin bat, Danele Sarriugarte idazlea egongo da, bertso-saio literarioa osatuz. Mialaen Lujambio bi aste barruko finala prestaten jarraituko du Deustun.

Sarrerak, Kultur Gabonetako ekintza guztietan bezala, doan izango dira, udaltegiko aretoa bete arte. Bertso-saio literarioa 19:30etan hasiko da.