Aurrera jarraitzeko PREST! aldizkariak irakurleen laguntza ezinbestekoa du

prestaldizkaria 2017ko abe. 15a, 08:30

Geratu gabe, aurrera goaz! Urte amaieran PREST! aldizkariak 186. zenbakia kaleratuko du! Pentsa! Eta 2018ko martxoan Deustualdeko herri aldizkariak 17 urte beteko ditu. Aurrera jarraitzeko, baina, irakurleen laguntza ezinbestekoa dugu. 

Laguntza behar dugu azken urteotan asko murriztu zaizkigulako diru-laguntzak eta publizitatea, eta asko garestitu zaizkigulako inprenta eta banaketa gastuak. 

Egoera honetan aldizkariari eustea ezinezkoa zaigu. Horregatik diogu argiro irakurleen laguntza behar dugula. Aldizkariak egonkortu eta indartu nahi badu burujabe izan behar du.  

Duela urte batzuk irakurleei urtean 25 euroko laguntza eskatzeari ekin genion finantzazio iturri propioak indartze aldera. Oraingo honetan zugana zuzentzen gara laguntza eske. Urtean 25 euroko ekarpena egingo diozu PREST! aldizkariari?

Hiru modu daude laguntza emateko: eskura ematea, helbideraketa bidez egitea edo transferentzia bidez egitea.

Jar zaitez gurekin harremanetan eta babesle kanpainaren berri zehatzago emango dizugu. 

Zure laguntzarekin Deustualdeko berri zabaltzen jarraituko dugu! 

 

PREST! Deustualdeko aldizkaria
Ramon y Cajal 42  
48014 Deustu
94 447 10 42
bilbokoaldizkariak@gmail.com