Haztegia sorkuntza lantegiak bost urte bete ditu

prestaldizkaria 2017ko abe. 20a, 08:00

Argazkia: zirkozaurre.com

Sortzaile eta artista amateurrek zein profesionalek, eta zirko proiektu profesionalen antolatzaileek era askotako laguntza aurkitzen dute Deustuko Erriberan, Zirkozaurren, Haztegiaren baitan. 

Era askotako laguntzaren artean, besteak beste, sorkuntzarako espazioa, babesa eta aholkularitza, formakuntza edota lan mundurako sarbidea aurkitzen dute Haztegiara jotzen dutenek. “Sorkuntza prozesua baldintza onetan garatzeak proiektuen kalitatean zuzenean eragiten duelako”, Zirkozaurreko arduradunen hitzetan.

Bost urtetan 20 konpainia profesional, hiru proiektu amateur eta beste hiru sormen laborategi pasa dira Haztegiatik. “Lehentasun osoa” dute bertan EAEko konpainiek.

Abenduaren 22an, erakustaldia eskainiko dute ikerketa eta sormen laborategietako partaide Ana Cuervas, Begoña Peñaranda, Koldo Arakistain, Santiago Montero, Juan Fresina eta Eduardo Lostalek, Pau Portabellak koordinatuta, 12:30ean, Artiach lantegi zaharrean.

 

zirkozaurre.com