uriola.eus

Eduki kritikoa eta aisialdia nahastean

  Jendartea  Deustualdea

Eduki kritikoa eta aisialdia nahastuko dituen "ostegun kulturala" antolatu dute gaur, hilak 15, Sarrikon Ekonomia Kritikoko Taldeko kideek (EKT).  

Eguna testu kritikoen eztabaidarekin hasi dute Sarrikon. Ondoren, 13:30ean, bazkari autogestionatuan "indarrak hartzeko".

Arratsaldean, 17:00etan, Zazpi Katu gaztetxean, goizean landutako krisiei buruzko testu kritikoa aurkeztuko dute eta, bukatzean, Alde Zaharrean trikipoteoari ekingo diote.

20:30ean jaialdiari hasiera emango zaio Zazpi Katun Dj Febo artista ezagunarekin. "Giro paregabea" aurreikusi dutela eta, parte hartzeko deia zabaldu dute EKTko lagunek. 

Jaialdian zehar lunch-a egongo da.

2018/02/15 10:30 - 20:30

Deustualdea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa