Aratusteak 2018

Inauteri beldurgarriak Ibarrekolandan

prestaldizkaria 2018ko otsailaren 12a

Larunbatean ospatuko dituzte Ibarrekolanda auzoko inauteriak. Beldurra hautatu dute mozorrotzeko gaia. 

Jai Batzordeak egun osoko egitaraua prestatu du larunbatean, otsailak 17. Besteak beste, puzgarriak, Kokotean Kolpe fanfarriaren kalejira, indaba-jana, txokolatada, Ibarretukadaren kalejira eta diskodantza sesioa. 

Indaba-janerako tiketak salgai daude jada hiru eurotan Arenal, Fervi, Amets, Noiz eta Arbolagaña tabernetan. 

 

facebook.com/ibarrekolandakojaiak