Aratusteak 2018

Inauterietan, Erribera planet

prestaldizkaria 2018ko otsailaren 13a

Txitxardin jai batzordeak, Bekoerri elkarteak eta Auzotarrok plataformak bat egin dute Erriberako inauteriak antolatzeko eta babesteko. 

Larunbatean, otsailak 17, "Houston, we have a problem" esaldi mitikoa zabalduko dute Erribera planetan. 

Egun osoko egitaraua prestatu dute aldarrikapena eta festa uztartzeko. Tailerrak, bazkari herrikoia, zumba, mozorro defilea, txorizo-jana eta musika ez dira faltako.