Indaba gorriak, txorizoa, odolostea, urdaia, sahieskia, berakatza, kipula, piperra, porrua eta azenarioa dira indaba lehiaketan erabili beharreko osagaiak. Artaburuak kuadrillak egingo du epaimahai lana eta bere erabakiaren aurka ezingo du inork egin, Bihotzaran auzo elkarteko kide antolatzaileek aurreratu dutenez.
Arangoitiko VI. Putxera Lehiaketan parte hartzeko 9:00etan eman behar da izena, eta 13:30-14:30 bitartean aurkeztu behar dira indabak. 15:00etan banatuko dituzte sariak.