Robin Campillok zuzendutako lanak gehiagorako gogoekin utzi gintuen. Pelikula 90eko hamarkadaren hasieran kokatzen da, Frantzian. Gizarteak eta, batez ere, gobernuek hiesaren aurrean duten axolagabetasuna larria da. Honen kontra borrokatzen den talde batean militantea da protagonista, eta bere borrokarekiko duen fideltasuna azkeneraino eramango du. Pelikulak epaimahaiaren saria irabazi zuen Cannesen, merezita. Benetan oso gomendagarria da.
Baina goazen harira, heldu da Zinegoak. Jaialdi honek zinema eta kulturaren esparruetatik lan egiten du, LGTB kolektiboa agerian jartzeko. Aurtengo edizioa martxoaren 4ra arte luzatuko da. Kartelaren irudia Ane Pikaza artistaren ilustrazio bat da. Bertan, maitasun lesbikoa eta estereotiporik gabeko gorputzak aldarrikatzen dira. 2018ko programazioaren osagai nagusiak zinema ona eta sexu aniztasuna izango dira: euskal produkzioa, nazioarteko estreinaldiak, laburmetraiak, lan esperimentalak, dokumentalak... eta sortzaileak ezagutzeko aukera ere egongo da. Hau da beraien web gunea (zinegoak.com/EU), sartu eta kuxkuxeatu!
Argazkia: www.ficc.es