Sariketa honetan saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, gaurko irabazlea, Hego Uribe taldea, finalaurrekoetara sailkatu da, eta martxoaren 13an, Sopelako saioan kantatuko du.
Saioko aurkezlea Ainhoa Urien izan da eta epaimahaia Inazio Vidal, Juanjo Respaldiza eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari lanetan Ione Narbaiza aritu da. Saioa giro itzelean joan da.
Hego Uribe taldeko kideak dira: Maider Altuna, Maddi Egiguren eta Maite Sarasola (18 urtetik beherakoak) eta Markel Baroja, Mikel Aiartzagunea eta Ander Anakabe (19-24 urte bitartekoak).
Hurrengo saioa bihar, martitzena, izango da Markina-Xemeingo Kultur aretoan.
Finala, martxoaren 22an, osteguna, 20:00etan BBK aretoan.