Goiztiarrenak pala txapelketako jokalariak izan ohi dira. Interesa duen orok izena eman dezake txapelketan.
Lehen asteburuan pala norgehiagokaz gain, triki kalejira ere izango da. Bertan mintza lagunek euskaraz barra-barra egiteko aukera izango dute.
Astean zehar ipuin kontaketa saioa, zineforuma, Euskotarrak koroaren emanaldia, Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertua eta Batuke Bulegoaren funtzioa antolatu dituzte.
Bigarren asteburuan, herri bazkaria, mus txapelketa, haurrentzako berbena, kantu kalejira, Okrestaren emanaldia eta azoka izango dira, besteak beste.