Deustuko lehen Triki Jaialdia

prestaldizkaria 2018ko mai. 7a, 09:45

Maiatzaren 19an, larunbatarekin, ospatuko da Deustuko lehenengo Triki Jaialdia. Egun osoko egitaraua prestatu dute Herriko Tabernako lagunek Bihotz Alai eta Mikeldi dantza taldeekin eta Deustuko Jai Batzordearekin batera.

Izan ere, Deustun trikilari eta panderojole asko daude, batzen dira, baina ez nahi beste. Trikitiari eta panderoari erreferentzialtasuna emateko antolatu dute jaialdia, non eta Done Petri plazan, Deustuko erdigunean, urte osoan apenas erabiltzen den espazioan. Hitzorduan Deustuko musikariak ez dira bakarrik izango, ondoan izango baitituzte Bilboko, Txorierriko eta Uribe Kostako musikariak.

Artisautza azokaren irekierarekin abiatuko da eguna. Gero kalejiran abiatuko dira trikilari eta panderojoleak Deustuko kaleetan zehar. 13:30ean hasiko da Bihotz Alai eta Mikeldi taldeen erromeria Done Petri plazan eta ostean Gure Herriako haurren dantzaldia. Atsedenaldian elkartuko dira herri-bazkarian. Bazkaltzeko bonoak Deustuko, Alde Zaharreko, Txorierriko eta Uribe Kostako tabernetan eskuratu ahalko dira. Bazkolestean, mikro irekiera edota jam session-a izango da eta arratsaldean, amaiera ekitaldian, hiruzplau trikitalari ezagunen kontzertua izango da. “Zerbait berezia” prestatuko dutela aurreratu dute antolatzaileek.