Pintxoak eta ardoak bat egiten dutenean

prestaldizkaria 2018ko mai. 14a, 08:33
Bordatxo jatetxearen eskaintza: indabak odolostearekin

Deusto Bizirik merkatarien elkarteak antolatuta, maiatzaren 20ra arte, Deustuko 30 bat tabernek pintxo berezi bana eta kopa ardo bana eskainiko dute bi euro eta erdian. 

Ostalari eta sukaldarien sormen lan berriak dastatzeko, tabernaz taberna gastronomia ibilbidea osatzeko gonbidapena luzatu dute 26 tabernek. Igandera arte izango da aukera eskaintza berezia aprobetxatzeko: beren-beregi sortutako pintxo bana eta kopa bana ardo bi euro eta erdian ordainduta. 

Aukera handia eta zabala da. Besteak beste, oilasko tinga eskaintzen du Deustoarrak tabernak, patata betea Meson Atioqueñak, etxeko urdaiazpiko kroketak Izekik eta indabak odolostearekin Bordatxok. Gustu guztiak asetzeko moduko aniztasuna aurki daiteke 26 tabernetan.

Gastronomia ibilbideari buruzko informazio eskuorriak lau hizkuntzetan eskura daitezke: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta inglesez.

Jan-edanean dabiltzan bezeroek tabernentan eskuorria zigilatuz gero, lau zigilurekin nahikoa da, hainbat sariren zozketan parte hartuko dute. Ardo dastaketa saioak, menuak, sumiller set-ak eta erosketa bonoak zozketatuko ditu Deusto Bizirik merkatarien elkarteak.