Zurbaranbarriko jaiak asteburu honetan izango dira

uriola.eus 2018ko mai. 18a, 10:00

El Reno Renardo eta Josetxu Piperrak taldeak izango dira larunbateko kontzertu handiak. Gaur, giroa berotzen joateko, erromeria egongo da.

Maiatza heldu da eta eguraldi onarekin batera Bilboko auzo desberdinen jaiak helduko dira, Deustu auzoaren baimenarekin. Hasteko, Zurbaranbarri auzoko jaiak asteburu honetan izango dira. Atzo Masser taldeak Iturriondo plazan kokatuko jaigunea ireki zuen, Rock&Roll kontzertua eskainiz eta asteburua ekintzez beteta dator.

Kontzertuei dagokionez, gaur, gaueko 22:30ean Lisker taldearen eskutik erromeria egongo da, eta bihar, 21:00etatik aurrera gau nagusia izango da hiru kontzertuekin. Hasteko Puraposse taldeak joko du. Ostean El Reno Renardo banda mitikoaren txanda izango da eta festa bukatzeko Josetxu Piperrak and the riber rock ban taldearen txanda izango da.

Auzoko jai batzordeak jendea parte hartzera animatu du. Gogoratu dutenez, auzokideak ez direnentzat, jaigunea metroaren 3. linearen irteeraren alboan dago. Horrek, eta eguraldia, jendea animatzea espero dute eta jai giro ona sortzea auzoan.