Arangoitiko Txapel Jaiak

uriola.eus 2018ko eka. 21a, 12:25
Arangoitiko Txapel Jaiak 2017

Auzotarrek prestatutako ekintza mordoa eta urteroko jai giroa izango dira Arangotin ostiraletik uztailaren lehenera bitartean.

Ostiral honetan, ekainak 22, konpartsen jaitsierak hasiera emango die Arangotiko Txapel Jaiei. 10 egunetan zehar, ekintzaz beteriko programazioa izango dute auzotarrek prestatuta.

Urtero arrakasta izaten duten ekintzak ez dira faltako: asteburuetako bazkariak, paella eta patata tortilla txapelketak, DJ gauak edo osteguneko Tú sí que vales talentu lehiaketa. 

Kirolerako tartea ere izango da jaietan. Aipagarrienak eskubaloi eta haurren futbito txapelketak, nagusien futbito txapelketa eta zunba eta Mugendo erakusketak dira.

Haurrek ia egunero izango dituzte haientzat prestatutako ekintzak. Futbito txapelketa, haur motorren lasterketa, haurren eguna, diskotxiki, ur jolasak, olinpiadak, haurrentzako pintxo lehiaketa... dira horietako batzuk.

Jaietako bigarren ostiralean, ekainak 29, Hip Hop taldeen jaialdia eta Punk-Rock kontzertuak egingo dituzte, besteak beste, Bolkete, Belatz eta Sex Peares taldeen emanaldiekin. 

Hamar eguneko etengabeko festari amaiera emateko, trikitixa, patata tortilla eta haurren pintxo lehiaketa, zunba, fanfarria, txokolatada eta sari banaketa antolatu dituzte uztailaren lehenean.

Bitartean, ostiral honetan hasita, jai programazio zabala egongo da Arangoitiko kaleetan.

Informazio gehiago: Txapel Jaiak