Ertzaintzak jakitera eman duenez, gizonak hainbat ukabilkada eman zizkion aurpegian eta sabelean bikotekide ohiari. Emakumea bi hilabeteko haurdun dago.
Erasoaren lekuan bertan atxilotu zuten ustezko erasotzailea, emakumeen kontrako indarkeria delitua egotzita.
Gaur elkarretaratzea egingo dute erasoa gertatutako auzoan, San Inazion. Bilobak talde feministak deituta, Levante plazan elkartuko dira 19:30etan, "eraso sexistarik gabeko San Inazio" defendatzeko.