Zientziaren hedapenerako jardunaldiak Deustun

uriola.eus 2018ko ira. 20a, 08:53

Europako 300 hiri baino gehiagotan aldi berean ospatzen den ekitaldia da, herritarrei ikerketa eta horren protagonistak hurbiltzeko helburuz, euren lana, gizarteari ekartzen dizkioten onurak, eta eguneroko bizitzan duten eragina ezagutu ditzaten.

Euskaraz eta gaztelaniaz izango diren jarduerak 18:00etan hasiko dira, ostiralean zein larunbatean, umeei eta gazteei zuzendutako tailerrekin. 3 eta 7 urte arteko umeei zuzendutako jarduera espezifikoa programatu da. 

Umeek ipuin-kontalariarekin parte hartuko dute, horren ondoren, misio bat izango duen taldekako dinamikarekin jarraitzeko: etorkizuneko materiala aurkitzea. Erronka horien bitartez soluzioa aurkitu beharko dute, Nanozientziaren oinarrizko kontzeptuak ikasten dituzten bitartean.

8 eta 13 urte artean dituztenek, etorkizunean horretan aritzeko gehien gustatzen zaien zientzia-adarrean esperimentatzeko aukera emango dien espazio-tailerra izango dute.

AGENDA

IRAILAK 28

18:00 - 18:30, 18:45 - 19:15, 19:30 - 20:00: Nanoelia (3-7 urte). Euskaraz
18:00 - 18:30, 18:45 - 19:15, 19:30 - 20:00: Bihurtu…! (8-13 urte). Euskaraz
18:00 - 20:00: Titanaren erreskatea + Hologramak. Etengabeko emanaldia. (14 urtetik aurrera) (Euskaraz eta gaztelaniaz)
18:45 - 19:15: Hitzaldia: “Kimika Mihisean”. Oskar González, UPV/EHUko Kimika Analitiko Irakaslea. Gazteentzat eta helduentzat. 
19:15 - 20:00: Hitzaldia: “Érase una vez… ciencia hecha por mujeres”. Marta Macho, UPV/EHUko Matematika Saileko irakaslea. Gazteentzat eta helduentzat. 
20:00 - 20:45: Hitzaldia: “Las ondas gravitacionales y el misterio de las ráfagas de rayos gamma”. Raül Vera, UPV/EHUko Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Saileko irakaslea. Gazteentzat eta helduentzat. 
20:15 - 21:00: Zientzia ikuskizuna: “Zaldun Zientifikoak” (Gaztelaniaz)

IRAILAK 29

18:00 - 18:30, 18:45 - 19:15, 19:30 - 20:00: Nanoelia (3-7 urte). Euskaraz
18:00 - 18:30, 18:45 - 19:15, 19:30 - 20:00: Bihurtu…! (8-13 urte). Euskaraz
18:00 - 20:00: Titanaren erreskatea + Hologramak. Etengabeko emanaldia. (14 urtetik aurrera) (Euskaraz eta gaztelaniaz)
18:45 - 19:15: Hitzaldia: “Makinen ikasketa gaitasun harrogarria”. Gorka Azkune, irakaslea Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko MORElab – Envisioning Future Internet taldean. 
19:15 - 20:00: Hitzaldia: “El pasado, presente y futuro del cáncer en nuestra sociedad”. Arkaitz Carracedo, CIC bioGUNEko ikerlaria eta UPV/EHUko irakaslea. Gazteentzat eta helduentzat.
20:00 - 20:45: Hitzaldia: “Garabatos que revolucionaron la humanidad”. Aitor Bergara, UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisika Saileko irakaslea eta Donostia International Physics Center-eko eta Materialen Fisika Zentroko ikertzaile kidetua. Gazteentzat eta helduentzat. 
20:15 - 21:00: Zientzia ikuskizuna: “Zaldun Zientifikoak” (Gaztelaniaz) 
21:15 - 22:15: Kontzertu akustikoa eta solasaldia: Mikel Rentería (Gaztelaniaz)