Etxegabe baten heriotza salatu dute Deustun

uriola.eus 2018ko ira. 21a, 11:31
Done Petri plazan jarritako kartelak

Joan den igandean kalean bizi zen gizon bat hil zen Done Petri plazan. Gertatutakoa salatzeko eta "etxegabeen egoera ikustarazteko" elkarretaratzea egingo dute ostegunean.

Igandean, kalean bizi zen gizon bat zendu zen Deustuko Done Petri plazan. Heriotza salatzeko bertan jarritako kartelek adierazten dute urteak zeramatzala kalean.

Ostegunean elkarretaratzea egingo dute Done Petri plazan 11:00etan, Beste Bi plataformak deituta. Hildako gizonari omenaldia egiteaz gain, "etxegabeen egoera" ikustarazi nahi dute.