Erribera harrera auzoak migratzaileentzako material bilketa egingo du

uriola.eus 2018ko urr. 9a, 15:40
Errefuxiatuak Bizinahira heldu ziren unea. Argazkia: Harrera Auzoak

Gaur hitzaldia egingo dute Erriberan hartu dituzten pertsonen egoera azaldu eta migrazioaren inguruan solazteko. Asteazkenean garbitasun pertsonalerako produktuen bilketa egingo dute.

Laster hiru aste beteko dituzte ehundik gora errefuxiatuk Erriberako Bizinahi auzogunean. Bilbon ekaina amaieratik egon dira auzotarrek antolatutako espazio desberdinetan gaua igarotzen. Lehenengo Atxuriko saskibaloi kantxan, gero Bilbo Zaharreko Kultur Etxean, jarraian Santutxuko Karmelan eta orain Erriberako Bizinahin. Igandean beteko dituzte hiru aste, eta beste nonbaitera lekualdatuko dituzte orduan.

Pertsona hauen egoera azaltzeko hitzaldia antolatu dute gaur Bizinahin. Bihar, asteazkena, garbitasun pertsonalerako produktu bilketa egingo dute Errondoko Auzo Etxean. Besteak beste, krema hidratatzailea, hortzetako pasta, bainurako gela, bizarra kentzeko aitzurrak, desodoranteak eta xanpua eskatu dituzte. Asteazkenean 18:00etatik 20:00etara Errondoko Auzo Etxean (Navarro Villoslada, 12) jasoko dituzte produktuok, gero migratzaileen artean banatzeko.