Zuhaitz bat jausi da Lehendakari Agirre etorbidean

uriola.eus 2018ko urr. 9a, 12:30

Zazpi metrotik gora zituen arbola bat-batean erori da eta zeharka geratu da Lehendakari Etorbidean. Ez du kalterik eragin oinezko zein ibilgailuetan, baina trafikoa ordu betez moztuta egon da San Inazioko noranzkoan.

Goizeko 09:20ean Bidarte Udaltegiaren parean erori da 40 urteko zumarra. Kalte pertsonal zein materialik eragin ez badu ere, trafikoa moztuta egon da ordu betez. Udaleko teknikarien arabera arrazoia zuhaitzak sustraietan gaixotasunen bat izatea izan daiteke. Izan ere, enborra eta adarrak osasuntsu zituen zumarrak.

Suhiltzaileek enborra jaso eta ordu betean bidea berriz ireki dute.