Datorren azaroaren 9an, Bilbao 700 Fundazioak Deustun Kantari kontzertua eskainiko du Deustuko Done Petri elizan, non Euskal Barrokensemble taldeak interpretaturik entzungo diren Jean-Baptiste Lully, Marin Marais eta beste zenbait konpositoreren lanak. Kontzertu honekin jarraipena ematen zaie lehendik egin diren beste batzuei, hala nola 2016an eta 2017an antolatu ziren Begoñan kantari eta Abandon kantari zikloei.
Deustun kantari zikloaren egitarauak arreta berezia ematen dio euskal dantzak izan duen garrantziari arte horren tradizioaren barruko musiken garapenean eta, giro are intelektualago batean, Pizkundeko eta Barrokoko konpositoreengan izan zuen eraginari. Dantzak iragan ez oso urrun batean euskaldunentzat izan zuen garrantziak bere oihartzuna utzi zuen Lully, Couperain edo Marais bezalako konpositore handiengan, besoz beso lan egin baitzuten dantzariekin, Luis XIV.aren gorteko dantza maisuekin alegia, zeintzuek sortu zuten gaur egun dantza klasikoa deitzen duguna.
Opera frantseseko hainbat pasartetan (Le Bourgeois gentilhomme, Alcyione…) konta ezin ahala aldiz aipatzen dira Pass de Basque delakoak, zeinetan biltzen diren Zuberoako maskaraden melodiak eta penintsulako dantzak, hala nola, chacon-ak, kanariarrak eta fandangoak, argi utziz gai herrikoiak inspirazio-iturri garrantzitsua izan direla Historian barrena jenio handien sorkuntza artistikoaren motor gisa.
KONTZERTUAREN EGUTARAUA. DANTZAK
Euskaldunak dantzan antzinako Jainko bati
Seikilosen epitafioa, Herrikoia, Euskal Herria-Grezia
Urruska-Fandangoa, Herrikoia, Euskal Herria
Josepantoni Guineoa, Cortabarriaren eskuizkribua
Koumis-Ezpatadantza, Herrikoia, Iran-Euskal Herria
Sonata Re-n, Mateo Pérez Albéniz
Aista Binakoa, Herrikoia / tradicional
Zuberoako maskarada eta bere dantzak
Pavane, Gallarde & Branle de Champagne, Claude Gervaise
Bourré & Rondeau pour Les Basques, Jean-Baptiste Lully
Le Basque, Marin Marais
La Bourré de Basque, Le Clerc
La Byscayene, André Campra
Chacona
Mariona/Chacona, Gaspar Sanz/Nicola Matteis
Jota, Santiago Murcia/Nicola Matteis
Canarios, Gaspar Sanz
Pass de Basque Eguzki Erregearen gortean
Marche pour la Cérémonie Turque, Jean-Baptiste Lully
Premiere Air & Second des Espagnols, Jean-Baptiste Lully
Quaranta de Franzia e Saltarello, Il Barbarino s. XVI
Chaconne, J.B. Lully / R. de Viseé
Neska ontziratua, Herrikoia / tradicional
GONBIDAPENAK HARTZEKO
Gonbidapenak Bilbao 700 Fundazioaren bulegoan hartu ahal izango dira (Zabaltegi plaza, 1. solairua, Bilbo) azaroaren 5etik aurrera, 16:00etatik 19:00etara. Pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera hartu ahal izango ditu (aforoa bete arte) NANa erakutsita.