2018/11/17 17:00 - 20:00

Aurkezpena

Txepetx Aisialdi Taldearen aurkezpen jaia

Txepetx Aisialdi Taldearen aurkezpen jaia
Lebante plaza, Deustualdea

Urte batzuetako geldialdiaren ostean, San Inazioko zenbait gaztek Txepetx Aisialdi Taldea berrartzea erabaki dute. Auzoko haur eta umeei aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eman nahi diete. Horretarako, hainbat ekintza eta irteera egingo dituzte urtean zehar.

Taldearen aurkezpena egiteko jaia antolatu dute azaroaren 17an, larunbata. Arratsaldeko 17:00etatik jolasak, eskulanak, tailerrak, umeentzako txokoa eta musika izango dira nagusi Lebante plazan. Gainera, 18:30ean txokolatea banatuko dute hurbiltzen direnen artean. Gurasoentzako informazio gunea ere jarriko dute eta hauek haurrak matrikulatzeko aukera izango dute.