Igande goizaldean, azaroaren 25ean, 39 urteko gizonezko batek emakume bat giltzaperatu zuen Ibarrekolandako Fervi tabernaren barruan (Arbolagaña kalea). Ertzaintzak emakumearen adiskide baten deia jaso zuen, gertatzen zenaren berri emanez. Polizia agenteak bertaratu eta gizonezkoa atxilo eraman zuten, derrigortze-delitua leporatuta.
Erasoa salatzeko Bilobak talde feministak elkarretaratzea deitu du gaur 21:00etan tabernaren aurrean.