Zirku artisten ZKZ topaketak zirkuz beteko du Deustuko erribera

uriola.eus 2018ko abe. 5a, 10:13

Zirkozaurrek, Deustuko Erriberan kokatuta dagoen zirku espazioak (Eskujokalari eta zirku artisten elkartea) tokiko zein estatuko artistak batuko dituen zirku artisten lau eguneko topaketa bat antolatu du.

Abenduaren 6a eta 9a bitartean ospatuko den ekitaldiak jatorri ezberdineko artisten harremanen bidez sektorea sendotuko duten sare eta zirkuitu berriak sortu eta lehengoak indarberritzea du helburu nagusi.

Topaketak gainera, auzo eta herritarrekin bat egiteko espazio bat sortu nahi du. Horregatik, antolatu kalean ere parte-hartze irekiko zirku hastapenetako tailer batzuk antolatu dira ostiral eta larunbatean (abenduak 7 eta 8) goizeko 11:00ak eta 13:00ak bitartean. 

Horrez gain, herritarrak topaketaren baitan antolatutako ikuskizunez gozatzeko aukera ere izango dute, 5€ko prezioan. Bi gala ere izango dituzte; lehenengoak, ostiralean (abenduak 7) EZE-ko (Euskal Zirku Elkartea) artisten emankizunak izango ditu protagonista (sarrera: 10€) eta bigarrenak, topaketako gala haundia izango denak, larunbatean (abenduak 8) topaketan parte- hartuko duten bertoko eta kanpoko maila handiko artisten lanak izango ditu ardatz nagusi (sarrera: 12€). 

Sarrerak Billeto webgunean daude salgai eta Papeleraeraikineko lehiatilan ikuskizuna baino ordubete lehenago.