Presoen aldeko kalebira Deustun

uriola.eus 2018ko abe. 19a, 16:34

Urtarrilaren 12ko mobilizazioari begira, hainbat ekintza antolatu dituzte Deustuko eta Erriberako Orain Presoak dinamikako kideek. 

Urteko azken ostiralean, abenduaren 28an, presoen aldeko kalebira egingo dute Deustun. Arratsaldeko 19:30ean abiatuko da Iruñako metro geltokitik eta Deustuko kaleetatik ibili eta gero, Done Petri plazako kioskoan amaituko da ibilaldia. Amaitzeko talde argazkia egingo dute deustuarrek.

Erriberan ere abendurako egitarau anitza antolatu dute Bekoerri kultur elkarteko kideek. Hilaren 23an Gurekin nahi ditugu mahaia izango da Plazatxoan. 24an, aldiz, elkartasun argazkia egingo dute eta 30erako elkartasun eguna antolatu dute.