Abenduaren 22an irekiko dute berriro Euskalduna zubia oinezkoentzat eta bizikletarientzat

uriola.eus 2018ko abe. 19a, 17:09

Urtarrilean bukatuko dituzte egokitze-lanak, baina datorren asteburutik aurrera oztoporik gabe igaro ahal izango dute zubia oinezkoek eta bizikletariek.

Bilboko Euskalduna zubia egokitzeko lanak bukatzen ari dira, eta, datorren larunbatetik aurrera (abenduaren 22a), oinezkoek eta bizikletariek zubitik igarotzeko modua izango dute.

Hala ere, urtarrilaren amaierara arte ez dute guztiz bukatuko egokitze-lan nagusia: estalkiek eta arrapalek zituzten akats estetikoak konpontzea, eta arrapalaren hormaren zimenduak hobetzea, bereizirik gera dadin oinarri duen lurzorua etorkizunean egingo diren sendotze-lanetatik. Azken ukituak egiteko daudela erabaki da azpiegitura hori oinezkoentzat berriro irekitzea.

Hona zein diren azken ukitu horiek: alboko inposta lehengoratzea, markesina guztiz ixtea eta zorua margotzea. Lan horiek urtarrilaren zortzitik aurrera egitea aurreikusten da, horrela zubia libre uzteko oinezkoentzat Gabonetan. Urtarrilaren 8an, berriro ekingo diote lanei. Orduan, igarobidearen alde bat itxiko da txandaka, jendeak zubia denbora guztian erabili dezan.