Azkenengo urteetan Jai Batzordearen lan zama pertsona gutxi batzuek hartu izanak desgaste handia ekarri duela azaldu zuten kideek joan den astean ohar bidez. Batzordean kide eta laguntzaile faltak erabaki gogorra hartzera bultzatu zituen, 2019an inauteririk ez antolatzea, alegia.
Jai Batzordearen egoerak ez die soilik inauteriei eragingo. Egoerak hobera egin ezean Eki Eguna eta Saniko jaiak ere arriskuan daudela ohartarazi zuten.
Adierazpenok hautsak arrotu zituzten sare sozialetan. Erantzuna ere izan zuen Jai Batzordearen alarma hotsak: Saniko kuadrrillek bilera deitu zuten egoerari aurre egin eta elkarlanean inauteriak antolatzeko. Gaur, urtarrilak 17, 20:00etan elkartuko dira Kultur Merkatuko 5.gelan. Auzotar guztiei egin diete parte hartzeko deia, izan ere, aukera ezin hobea dela deritzote “guztion artean auzoari bizitza emateko”.
Aitzitik, Ondalan Erraldoien Konpartsak urtero bezala inauterietako kalejira egingo duela adierazu du. Martxoaren 9an erraldoiak aterako dituzte San Inazioko kale eta plazetara, eta auzotar guztiak gonbidatu dituzte “San Inazioko inauiteriak mantentzeko”.