Zirikatzen! batez ere gazteei zuzendutako herri komunikazioa lantzeko tresna autogestionatu bat bezala sortu zen orain 17 urte. Bi helburu nagusi hauek jorratzen ditu: komunikazioa, era zabalenean ulertua, eta formakuntza.
Hori dela eta, aurten Autogestioaz jabetuz, okupazio graia da! proiektu berria abiatu dute. Okupazioaren testuinguruan hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatu dituzte. Esan bezala, lehenengoa gaur bertan izango da, arratsaldeko 19:00etan Deustuko Gazte lokalean.
Hurrengoa, berriz, ostegunean izango da, leku eta ordu berean. Ostegunerako mahai-ingurua antolatu dute. Errekaleor, Barraskilore eta Maputxe herriak parte hartuko dute solasaldian. Bukatzeko, martxoaren 6an Espazio okupatuen autodefentsa izenenko hitzaldia antolatu dute.